Uztailaren 24an iragan da aurtengo Biltzar Nagusia Senpereko Larreko kulturgunean, ENARGIA-ren biltzarraz segitua.

2020 urtea berezia izan bada ere  osagarri krisiaz eta herriko hauteskundeetaz markatua, I-ENERek garatzen segitu du 2.langile bat kontratupean hartuz irailean. Sozietatea 536 akziodunetara iritsi da aurten 480k€-ko kapital batekin.

Aipatutako arrazoinengatik I-ENERek ez du proiekturik plantan ezarri ahal izan 2020an, bainan beste asko garapenean dira ondoko hilabete edo urteentzat :

  • 4 proiektu fotovoltaiko teilatu publikoetan, I-ENERek diruztaturik
  • 10 proiketu fotovoltaiko autokontsumoan gure akziodunen teilatuetan, I-ENERek segiturik
  • 3 proiektu fotovoltaiko lur kutsatuetan, besteak beste Senperen untsa aitzinatzen ari den Zaluagako proiketua >informazio gehiago
  • Erakunde publikoek diruztaturiko proiektu eta ikerketak :
    • Euroeskualdeak : Hidro-ttipi (hidroelektrizitatean)
    • Europar Batasunak : Social Res (berrikuntza sozialan)
    • Eskualdeak : Auzoener (autokontsumoan)
  • 3 proiektu ikertuak egurra-energian ⇒ Egur berogailua I-ENERgandik diruztatua, berotasuna salduz ondotik erabiltzaileari (informazio gehiago ixtante).

Biltzar Nagusian plantan ziren osagarri neurriengatik askok ezin izan duzue etorri aurten. Hala ere denak eskertu nahi zaituztegu, fisikoki edo prokurazioen bitartez parte hartzeagatik !

Aurten ere, ebazpen guziak onartuak izan dira pertsona 1 = botz 1 printzipioarekin.