Urtero bezala I-ENER eta ENARGIAren Biltzar Nagusiak bata bestearen ondotik iragan dira. Aldi huntan Uztaritzeko Lapurdi gelan antolatuak izan dira.
I-ENERek 10 urte eta ENARGIAK 5 urte betetzen dituelarik aurten, 2 estrukturen akziodunen eta bazkideen mobilizazioa izugarrizkoa izan da. Parte hartze inportante honen beharra ginuen azken hilabeteetako gertakariak aipatzeko, bi estrukturen gaurko egoera aztertzeko eta proiektu amankomun baten berdefinitzeko.
Elgarrekin pozten ahal gira trukaketa eta eztabaida memento horiek izanagatik. Hala ere, pena dugu ENARGIAko bazkide ez zirenak Biltzar Nagusitik kanporatuak izateagatik. Barkamenak eskatu nahi dizkiegu horrekiko.
I-ENER herritarren sozietatea 618 akziodunez osatua da, 204 pertsona adierazi dira, hots %33a. Ebazpen guziak onartuak izan dira botzen %90arekin bederen. Milesker zuen konfiantsarentzat.
Halako jendetzak azpimarratzen du akziodunek duten interesa sozietatearen biziarentzat. Konfirmatzen du behar dugula barne komunikazioa areagotu, deliberoak trasparentzian hartu eta kooperatiba bizi batean sartu. Mobilizazio masibo hori ikusirik, engaiatzen gira lehenago aipatutako beharrei erantzutea eta segida bat emaitea.
Gure 3 xantierra berriak !
Ekainaren 22 huntan parte hartzaileen ahobatezkoan deliberatua izan da 3 lan desberdinen abiatzea ondoko Biltzar Nagusiak arte :
- 1. lana : Iparraldeko energiaren zirkuito laburrarentzat estrategia definitu ;
- 2. lana : I-ENER & ENARGIAren gobernantzak berriz pentsatu (estatutuak, funtzionamendua etabar) ;
- 3. lana : I-ENER eta ENARGIA-rentzat soldata politika amankomun bat eraiki.
Gaurdanik gomitatzen zaituztegu ⇒ lantaldeetan izena emaitera ⇐
Lan horiek ofizialki abiatuak izanen dira urriaren 5an antolatzen dugun energiaren bestaren karietara.
I-ENERekin, transizio energetikoa guztion esku !