Ikastaro bat proposatzen dugu I-ENER ekipa integratzeko 2025eko otsaila/martxotik goiti !

Zabaldu azpian atxemanen duzuen ikastaro eskaintza eta zuen kandidatura bidali (CV + gutuna) helbide elektroniko huntan : info@i-ener.eus

 

IKASTAROA

Teilatuetako eta itzalezko proiektu fotovoltaikoen kudeaketan asistentea

 

Postuaren deskribapena :

Lan tokia

Donibane Garazi/ Euskal Herria

Enplegatzailea

I-ENER

Arloa

Energia

Kontratu mota

Ikastaro konbentzionatua

Iraupena

6 hilabete

Testuingurua

  • ENPRESA :

2014ko urrian sortua, I-ENER Euskal Herriko energia berriztagarrien ekoizpenean espezializatutako herritar-enpresa da. Bere lehen helburua Euskal Herrian energiaren zirkuitu labur baten garatzea da. I-ENERek aukera ematen du herritarrei, enpresei eta tokiko erakundeei elkarrekin biltzea eta baliabide ekonomikoak partekatzea, tokiko energia berriztagarri proiektuak finantzatzeko helburuarekin.

2014az geroztik, I-ENERek zentral fotovoltaikoak garatu, eraiki eta kudeatzen ditu teilatuetan, eta 2023tik, itzalezko fotovoltaikoak ere instalatzen ditu.

2020tik aurrera, I-ENERrek lurreko zentral fotovoltaikoak garatzen ditu soilik lur kutsatuak erabiliz, hondarkindegiak bezala. Manera hortan ez dute eremu natural edo nekazaritza eremurik erabiltzen, ez dute lurren espekulazio sustatzen eta ez dute lehiarik sortzen beste erabilera batzuekin, izan etxebizitzekin, nekazaritzarekin edo eremu naturalekin.

Informazio gehiago : https://i-ener.eus

  • MISIOAK:

Zure lana izango da proiektu fotovoltaikoeri buruzko bideragarritasun ikerketa tekniko-ekonomikoak egitea :

  • Kontsumo perfilak egitea,
  • Itzalen azterketak eta panelen inplantazioak egitea,
  • PVSol erabiliz ekoizpenaren simulatzea,
  • Prozedura administratiboak egitea (urbanismoaren baimena, ENEDIS sarearekin konektatzeko eskaera),
  • Energia solarrari buruzko artikuluak eta araudiak segitzea,
  • Funtzionamenduan diren zentralen segipena egitea,
  • Harginak, zurginak, instalatzaileak eta beste eraikitzaileak kontsultatzea.

I-ENER bere jardueraren anizten ari da, lurreko fotovoltaikoan (garapen fasean diren hainbat proiektu) eta egurraren energian (lehen berogailua ustiatzeko adar berri bat sortu du). Ikastaroan izanen denak gai osagarri horietan lan egiteko aukera izanen du.

Ingeniaritza eskolako azken urtean edo energiaren espezializazioa duen master 2 mailan zira,

Energia fotovoltaikoari buruzko ezagutza duzu,

PVSol edo PVsyst tresnak erabiltzen aritu zira eta aitzineko proiektu edo ikastaroetan kalkuluak egin dituzu,

Autonomoa zira eta harremanetan erreski ari zira,

Zehaztasunez eta jakin-minarekin lan egiten duzu arazo teknikoak konpontzeko eta solaskideak konbentzitzeko gaitasuna duzu aurkitutako aterabideak azalduz.

 

Hautagaiaren perfila

  • XEKATUTAKO PERFILA :

Baxoa +4/5 mailako ikasketetan (Ingeniaritza eskola, Geografia edo Ingurumen Masterra, Proiektuen Kudeaketa), eta energia berriztagarriekiko interesa duzu. Tresna informatikoen ezagutza oso ona duzu eta, ahal bada, kartografia software (SIG) baten erabilera menperatzen duzu.

 

Idatzizko eta ahozko komunikazio gaitasun ezin hobea duzu. Harremanetako gaitasuna, aztertzeko eta sintetizatzeko izpiritua ukaitea galdegina da. Ekimenerako gaitasuna, eramaiten dituzun lanetan zehaztasuna eta oposizio edo gatazka egoerak kudeatzeko gaitasuna. Egoera anitzetan egokitzeko eta misio desberdinak gauzatzeko motibazioa eta idekidura ukaitea beharrezkoa da. Euskararen menperatzea baloratuko da.

 

 

I-ENERekin, transizio energetikoa guztion esku !