Nor gira

2014ko urrian sortua, I-ENER SAS herritarren energia ekoizpena bultzatzen duen sozietate bat da. Energia berriztagarriak garatuz, Euskal Herrian energiaren berreskuratze herritarra bilatzen du.

I-ENER sozietate handietarik independentea da, interes orokorreko desmartxa batean ekiten duena.

01.
Herritarra

I-ENER sozietate herritar bat da, gehiengoan Euskal Herriko herritarren esku.

02.
Inbestitzailea

Energia berriztagarrien inguruko proiektuak gauzatzeko beharrezko kapitala biltzen du I-ENER-ek.

03.
Berriztagarria

Ingurumena errespetatzeko arrangurarekin, I-ENER-ek energia berriztagarrietan baizik ez du inbestitzen

04.
Lurraldekoa

I-ENER-ek Euskal Herrian baizik ez du inbestitzen.

Gure gobernantza
eredua

I-ENER-ek Société par Actions Simplifiée à capital variable estatusa hautatu du.

Zuzendaritzarako talde batzordearen kideak:

Jean Bessouet, Freddy Biscary, Nicolas Duvallet, Mathieu Iriart, Stéphane Kreckelbergh, Iban Lizarralde, Bénédicte Martin, Maël Rampillon, Mikel Sainte-Marie eta Marie-Annick Jaury.

Biltzar nagusian bozka eskubidea

Akziodun orok erabaki kolektiboetan parte hartzeko eta bozkatzeko eskubidea du. Pertsonalki edo ordezkari baten bitartez egin dezake, edo distantziarekin, korrespondentziaz edo manera elektronikoan. I-ENER SAS-en lege eta estatutuek aurreikusi baldintzetan egingo du. Daukan akzio kopurua edozein izanik ere bozka eskubidea ukango du, biltzarraren egunean edo idatzizko kontsulta baten lortzeko dokumentuen bidaltze egunean, kasuan kasu, bere kapitalaren tituluak bere izenean jarriak baldin badira.

Zuzendaritzarako talde batzordea

Zuzendaritzarako talde batzorde batek eta lehendakari batek gobernatzen dute sozietatea. Sozietatearen kide asoziatuak dira biak.
Zuzendaritzarako talde batzordea gutxienez 8 pertsonek eta gehienez 12 pertsonek osatzen dute. Batzordeko kideen artean aukeratzen da lehendakaria.
Akziodun orok zuzendaritza batzorderako bere hautagaitza aurkez dezake, hauteskunde denboran. Hauteskundeak sei urtero iragaten dira (dimisio kasuan izan ezik).

Gure akziodunak

Akziodunen elkartasun aurrezkiari esker bizi da I-ENER. Horien arteko gehiengoa pertsonak izanki, elkarte eta enpresa batzu ere kondatzen ditugu gure akziodunetan.