Joan den otsailean GoiEner eta Nafarkoop kooperatibekin hasi Hidro-ttipi proiektuaren bidez, Euskal Herriko naza eta eiheren identifikazioan ari gira duten potentzial hidroelektrikoa ikertu nahian.
Joan den urtean Euskal Hirigune Elkargoak egin ikerketan oinarriturik, helburua 2 proiektu interesgarrien egingarritasunaren ikertzea da.
Zuek ere, errexki berritzen ahalko litzatekeen eihera bat ezagutzen baduzue (naza, kanala, eihera) bidali mezu bat info@i-ener.eus helbidera, lekuari doakionez dituzuen informazioak zehaztuz :
- Lokalizazioa
- Hargintzaren estatu orokorra
- Historikoa (eraikuntza data, iraganeko jarduerak, gaur egunko jabea…)
- Argazkiak
Identifikazio fase horrek uztaila arte iraun beharko luke !