Bil Ta Garbi-ren zabortegi ohien potentzial fotovoltaikoa baloratzeko proiektu deialdia irabazi zuen I-ENERek 2020 urte hastapenean. Hortik fite abiatu zen Senpereko « Zaluaga » zabortegiko proiektua, eta gure aurreikuspenen arabera aitzina doa !
Ingurumenarekiko eragin ikerketa 2020 urtean zehar eramana izan zen segurtatzeko proiektua koherentzian dela lekuko biodibertsitatearekin. Lehen estudio hau eginik, paisaiaren azterketa eta ikerketa teknikoak hasi dira urte hastapen huntan, eta gaur egun proiektuaren lehen irudikapen bat eskuratu dugu panelek implantazioarekin (ikus azpian).
Proiektu honen potentzial energetikoa 2.3 MWp (parte urdina) eta 2.9 MWp-en artean (parte urdina + gorria) estimatua da, gaur egun I-ENERek duen parke osoa (353kWc) baino 7 aldiz haundiagoa. Energia honek hornituko luke Euskal Herriko 1000 etxek (gaur egun) kontsumitzen duten elektrizitatea, edo Senpereko elektrizitate beharraren %10a !
Orain beharko ditugu lehen emaitza horiek zehaztu, Enedis sarearekin lotzeko baldintzak ikertu, 2021 urte bukaera aitzin eraikuntza baimena aurkezteko !