Harrotasunez adierazten dizuegu Jatsuko 36kWp-ko instalazio fotovoltaikoak azkenean ekoizten duela ! ENEDIS-eko langileek zentralaren martxan ezartzea egin dute joan den ostiralean, hots proiektu fotovoltaiko baten azken fasea elektrizitate berdearen injektatzeko sarean.
Zentrala horrek ahalbidetuko du guttigora behera 40 000 kWoren ekoiztea urtean, erran nahi baita Euskal Herriko 10 etxeren urteko kontsumoa.

Lanazia (Azkaine) eta Jean Moulin eskolako (Baiona) proiektuak ere untsa aitzinatuak dira panelak eta uhaingailuak finkatuak izan baitira. Orain instalazioak sareari lotuko ditugu zentralaren martxan ezartze ofiziala egina izan dadin.

Azkenik Aristide Briand eskolako (Baiona) lanak apirileko bakantzetan iraganen dira, espero ukanez aroak permitituko duela.