2014an I-ENER sortu denetik, herritarren sozietateak jadanik 16 zentral fotovoltaiko sortu ditu gure lurraldean, herritar eta kolektibitateei esker.
Instalazio guziak garatuak izan dira kolektibitateekin, ber modeloa hartuz oinarritzat :
- Teilatua I-ENERen esku uztea 25 urterentzat,
- Inbertzioa I-ENERek eramana osotasunean
- Zentralaren mantenimendua eta erabilpen kargak I-ENERen kargu kontratu denbora tartean
- Alokazio sinbolikoa : 1€/Teilatu/urte
Beti modelo hunekin, 4 instalazio fotovoltaiko berriren obrak hasiko ditugu 2021eko urte bukaera huntan, Baiona, Azkaina eta Jatsu herrietan. 4 proiektu berri hauen aurkezteko 4 bilkura publiko antolatuak dira, 2 aurkezpen obrak aitzin Azkaine eta Jatsun, eta 2 estrena obren ondotik Baionan !
I-ENERek lurraldeko herritar eta profesional guziak gomitatzen ditu bilkura publiko hauetara gure deskubritzera, abiaraziz herritar inbertsio deialdi berri bat sustengatzeko energia berriztagarrien eta tokiko garapena.
Helburua ? 100 000€ biltzea aurtengo eta geroko proiektuen diruztatzean parte hartzeko.
___________________________________________________________________________________________________________
Trinketa – JATSU | Bilkura publikoa azaroaren 22an arratseko 7etan astelehenarekin, Polikiroldegian.
Lekua | Jatsuko trinketa | |
Instalazioaren azalera | 180 m² | |
Inbertzioa | 43 000€ | |
Herritar kapitala | 13 000€ | |
Urteko ekoizpena | 40 000 kWh | |
Urteka CO2 kopurua saietsia | 1 000 kg | |
Potentzia | 36 kWc |
___________________________________________________________________________________________________________
Lanazia – Herri elkargoa, AZKAINE | Bilkura publikoa azaroaren 4ean arratseko 7etan ostegunarekin, lekuan berean.
Lekua | Lanazia | |
Instalazioaren azalera | 180 m² | |
Inbertzioa | 36 000€ | |
Herritar kapitala | 11 000€ | |
Urteko ekoizpena | 40 000 kWh | |
Urteka CO2 kopurua saietsia | 1 000 kg | |
Potentzia | 36 kWc |
Jean Moulin Eskola – BAIONA | Estrenaren data finkatzekoa.
Lekua | Jean Moulin eskola | |
Instalazioaren azalera | 180 m² | |
Inbertzioa | 45 000€ | |
Herritar kapitala | 14 000€ | |
Urteko ekoizpena | 40 000 kWh | |
Urteka CO2 kopurua saietsia | 1 000 kg | |
Potentzia | 36 kWc |
___________________________________________________________________________________________________________
Aristide Briand Eskola – BAIONA | Estrenaren data finkatzekoa.
Lekua | Aristide Briand eskola | |
Instalazioaren azalera | 180 m² | |
Inbertzioa | 45 000€ | |
Herritar kapitala | 14 000€ | |
Urteko ekoizpena | 40 000 kWh | |
Urteka CO2 kopurua saietsia | 1 000 kg | |
Potentzia | 36 kWc |
___________________________________________________________________________________________________________
36kWp-eko 4 instalazio hauekin, I-ENERek eginen duen 169 000€ko inbertzio honen bidez 4 tona CO2-ren emisioa saietsia izanen da, autoz eginiko munduaren itzuliaren ekibalente (40 000km).
Ondorioz, udazkenerako I-ENERen parkea azkarki haundituko da.
Zentral kopurua : 16 ⇒ 20
Potentzia akumulatua : 353kWc ⇒ 497kWc
Ez duda zuen inguruan horren aipatzea eta guregana etortzea bilkura publiko hauen karietara.
I-ENERekin, transizio energetikoa denen esku !