Gaur egun funtsezkoa iduritzen zaigu gure ingurumenaren zaintzea. Horretarako, Baigorriko hautetsiekin naturala iduritu zaigu energia berriztagarri proiektu baten sustengatzea gure herrian.

Ber izpirituan, herriko etxe berriaren eraikuntza denboran pentsatu ginuen egurrarekin ibiltzen den berogailu baten plantan ezartzea. Azkenean, desmartxa hori ez ginuen bururatu arkitekturalki zailtasunak baitziren ezaugarri tekniko baten gatik.

Bukatzeko, energia mailan ezinbestekoa da energia berriztagarrien garatzea gure lurraldean. Konfiantza egiten dut I-ENER-engan energia berriztagarrien garapenarentzat.

Informazio gejigao ukaiteko klika hemen.