I-ENER ezagutu dut nere lan munduari esker. Sokoa, Herrikoa eta Lurzaindiarentzat lan eginez ohartu naiz ber filosofia genuela. Gure aurrezkiak batzen ditugu gure lurraldeko proiektu ekonomikoak sostengatzeko. Lurraldeko garapen ekonomikoa, enplegua edota laborantza lurren babesa aparte, I-ENERek gehitzen du gure lurraldeari osagarri bat : herriko energia berriztagarri ekoizpena. Proiektu hau pertsonalki ere sostengatzen dut gure lurraldearen babesan indar bat gehiago delako. I-ENER gaztea da, energiaz betea nahikeri handirekin. Guri orain haien sostengatzea, bakotxak bere heinean, handitzeko eta garatu ditzaten proiektu berriak.
