I-ENERek bere lehen eraikitze baimena pausatu du lurreko zentral fotovoltaiko baten gauzatzeko Euskal Herrian, Senpereko Zaluaga gunean aurkitzen den arriskurik gabeko zabor biltegian.

 

Zaluagako proiektua, bihurgune bat 

I-ENEReko zuzendaritza batzordeak harrotasunez jakinarazten du sozietateak pausatu duela bere lehen eraikitze baimena Senpereko Herriko etxean, parke fotovoltaiko baten burutzeko. 3 Hektarako proiektu herrikoia Bil ta Garbik kudeatzen duen lur kutxatu baten gainean eraikia izanen da.

Espero dugu parke horren eraikitzea 2024ean, urtero 2,3 GWo ekoiztuko dituena, hots 500 etxeek kontsumitzen duten elektrizitatearen heina. Proiektu horrekin I-ENERen ekoizpen ahala 5etaz biderkatua izanen da. Urtean zehar, I-ENERek beste lau eraikitze baimena pausatuko ditu Baiona, Urruña, Maule eta Beshaskaneko zabor biltegientzat.

 

Zaluaga, lur kutxatu bat

I-ENER Euskal Herrian errotua da, eta lurreko zentral fotovoltaikoak garatzen ditu lur andeatuetan bakarrik, erran nahi baita beste baliapenik ukaiten ahal ez duten lurretan, zabortagietan bezala. Erabaki honekin, I-ENERek segurtatzen du bere proiektuak ez direla gauzatuko eremu naturaletan eta laborantza lurretan, lur espekulazioa aktibatu gabe eta etxebizitza bezalako beste erabilpenekin konkurentzian sartu gabe.

 

 

I-ENER eta ENARGIAk energiaren zirkuito labur bat sortzen dute

I-ENER proiektuaren hasierako helburua Ipar Euskal Herrian energiaren zirkuito labur baten sortzea izan da. Hemendik 2030 urtera helburu hori mamituko da, ENARGIA Euskal Herriko elektrizitate berde hornitzaileak saltzen duen energiaren %100ª ekoiztu nahi duelako I-ENERek.

I-ENERekin, transizio energetikoa guztion esku !