I-ENERek martxan ezarri du bere lehen egur berogailua !

Fotovoltaikoaren saila sortu eta garatu ondoan, I-ENER herritar sozietatea azkenean dibertsifikatu da biomasaren sailera, eta zehazkiago egurraren energiara. Lehen proiektu eta modelo berri honekin, orain I-ENERek energia berriztagarria ekoiztuko du forma berri batean : energia termikoa !

Besteak beste operazio honen helburua sektore pribatuaren karbono inpaktua murriztea da, kutsakorrak diren berogailu sistemak ordezkatuz efikazago eta ekologikoago diren sistema berri batzuetaz.

 

Zein da I-ENERen modeloa ?

Egurrarekin badabiltzan berotze sistemek abantaila anitz dituzte. Hots baliabide hori berriztagarria da, baita merkea eta egonkorra ere, lokalki eta sinpleki ekoiztua delako (adb : SUGARAI kooperatibak egur xehatua ekoizten du Hergarai balean). Tamalez teknologia honek eskatzen du segipen zorroztzago eta inbertziorako ahalmen importanteago bat bere konkurenteei konparatuz (fioul berogailua, gaz berogailua, bero ponpa…). Ondorioz I-ENER merkatu hortan sartu da, proposatuz bero kontsumitzaile handieri eskaintza prest-presta bat :

  • Berotegiaren inbertzioa eta segipena I-ENERen esku,
  • Erabiltzaileak direktuki berotasuna erosten du I-ENERi, 15 urteko berotasun hornikutza kontratu baten bitartez.

 

Eta lehen proiektu hau beraz ?

Gure lehen egur berogailua Ainiza Monjolosen instalatua izan da, Euskal Herriko Laborantza Ganbara (EHLG) eta Euskal Herriko Laborarien Batasunaren (ELB) bulegoetan. Berogailua Bizkaia eta Gipuzkoako segerietarik etorriko egur pikorrez alimentatua da, LOREKI kooperatibaren bitartez.

Gure lehen xedea egur xehatuaren sailaren garatzea da Iparraldean, SUGARAI egur ekoizlearen proiektuaren haritik tiraka. Eraikuntza honen kasuan, berotasun kontsumoak sobera apalak ziren teknologia honentzat proposatzeko eskaintza bat koherentea ekonomikoki eta teknikoki. Horretarako egur pikorraren soluzioa hautatua izan da.

 

Zenbaki batzu proiektu honen inpaktu ekologikoari buruz ?

Estimatzen dugu 49kW-ko berogailu honek urtean 60 000kWh ekoiztuko dituela, 11 tona egur pikor erabiliz.

Fioul-arekin martxan zen berogailu bat ordezkatu duenez, proiektu honen bidez urtero 16 tonako BEG emisioa saihestua izanen da gutti gorabehera (ADEME-eko datuak).
Konparatzeko, 540kWp-ko instalazio fotovoltaiko batek ber eragina ukanen luke (3000m²-ko teilatu bat gutti gora behera) elektrizitateak gaur egun duen nahasketa energetikoarekin.

 

I-ENERekin, transizio energetikoa guztion esku !