Zaluaga, eguzki zentral herritarra Euskal Herriaren alde
Parte har ezazue Zaluaga abenturan!
Senpereko lurperatze gunean plantaturik, 1000 euskal etxek kontsumitzen duten elektrika ekoiztuko du eraikitzekoa den Zaluaga eguzki zentralak. Sinbolo bat da Zaluaga: tokiko trantsizio energetiko kolektibo eta elkarkidearena.
Gaur diru biltze kanpaina herritar handi bat abiatzen dugu bakoitzari – izan biztanle, kolektibitate edo enpresa – gure lurralderako aldaketa nagusi horretan eragile bilakatzeko parada eskaintzeko.
Helburu heltzeko:
milioi 1 euroko herritar finantzamendua Euskal Herriko etorkizun energetikoaren alde.
Gardentasunaren, konpromisoaren eta fidagarritasunaren bidea
Desmartxa garden, engaiatu eta fidagarria I-ENER, energia berriztagarrien herritar proiektuetan aitzindari den kooperatibak, Enargia, % 100 berriztagarria den elektrizitate tokiko hornitzailearekin elkarlanean, bultzatu proiektua da Zaluaga. Ondokoetan bermatzen dira bi entitateak:
- Kooperatibistak bere boza entzunarazteko eskubidea eskaintzen dion gobernantza demokratikoa.
- Erabateko gardentasuna segurtatzen duten bilan partekatuak.
- Lurraldean azkarki errotua izatea
Nola inbestitu Zaluaga proiektuan?
Horrentzat, gomitatzen zitugu proiektuarentzat sortu dugun webgunea bisitatzerat, azpiko loturan klik eginez :
>> ZALUAGA webgunerat sartu <<
I-ENERekin, transizio energetikoa guztion esku !
