
Aurten ere I-ENER-eko taldeak ambizioz beterik hasi du urtea. Lehenik, GoiEner eta Nafarkoop kooperatibekin aurkeztutako « Hidro Ttipi » proiektua hautatua izan da Euroeskualdearen gandik. Proiektu honek Euskal Herriko eihera abandonatuen aztertzea du helburu eskualde bakotxaren kontextu juridikoarekin batera. Hortik 6 kasu piloto hautatuak izanen dira (2 eskualdeka) ikerketa zehatzago batentzat.
Bestalde, ikerketa asko eramanak izan dira 2020 urtean eta espero dugu proiektu horietariko gehienak gauzatuko direla aurten. Ikerketa fasean diren proiektu zonbaitzu :
- Teilatuen gaineko fotovoltaikoa Bidarte, Jatsu, Baiona, Donoztiri, Donibane Garazi, CAPB-ko teilatu batzu…
- Lurreko fotovoltaikoa Senpere, Baiona, Behaskane eta Maule/Sohütako zabortegi ohietan.
- Egurra energia ikastetxe eta bizitegi batzuetan.
Beste xedeetarik bat ginuke zuekin harremanak sakontzea proposatuz barne zerbitzuak I-ENER-eko bazkide guzieri. Kari hortara, autokontsumo fotovoltaikoan modelo berri baten esperimentatzen ari gira. Adi egon, laster berriz zuengana jinen gira zehaztasun gehiagorekin !