
Urte berri on I-ENER ekipa guziaren partez !
2022ean, funtzionamenduan ditugun 17 zentralek 414 000 kWh ekoiztu dituzte, 389kWc-ko potentzia orokor batekin.
5 kolektibitate desberdinen kolaborazioari esker, I-ENERek 5 instalazio fotovoltaiko eraiki ditu 2022an. Orotara 217kWp-ko potentziarekin, 70 etxeren elektrizitate kontsumoaren heina ekoizten ahalko dugu urtero.
- Jatsuko local teknikoa | 36kWp
- Azkaineko Lanazia lantegi mintegia | 36kWp
- Sarako zentro teknikoa | 100kWp
- Garaziko futbol klubeko aldagelak | 9kWp
- Ortzaizeko ezker pareta | 36kWp
I-ENERek 282 000€ inbertitu ditu proiektu horien gauzatzeko.
Esker beroak akziodun guzieri gure proiektua sustengatzeagatik, zuek gabe deus ez litzateke posible !

2023 urteko jadanik 8 proiektu fotovoltaikoren lantzen ari gira, guztira 800 000€-ko inbertzioa beharko lukeena.
Berriz milesker zuen sustengu etengabearentzat eta zuengan kondatzen dugu ondoko proiektuentzat !
I-ENERekin, transizio energetikoa guztion esku !