2019an Label « Bas Carbone » ukan duenetik, SUGARAI lurraldearen landatze eta oihan berritze lanetan hasia da.

Testuinguru honetan, SUGARAI landatzeko lur berri batzuen bilatzen ari da (pribatu ala publiko) eta edozein lur motaren ikertzeko prest dira.

Lurraren eskuratze akordio (« mise à disposition » delakoa) baten bidez 30 urterentzat, oihan berritze prozesu orokor bat proposatzen dute eremuaren jabetza hartu gabe.

Interesatuak bazirezte, kontaktatu SUGARAI zehaztasun gehiagoren ukaiteko eta parte hartu ondoko belaunaldiek erabiliko dituzten lurren oihantzean !

 

Bestalde, proiektu hau « La Fabrique Aviva » lehiaketaren barne denez, diruztatua izaiten ahalko litzateke bozka aski ukanez geroz. Diruztatze horrek ereiteko behar diren materialen gehigarrien erostea ahalbideratzen ahalko luke, plataformaren garapenarekin batera.

Hain zuzen ere, segatze aktibitate berri bat garatu nahi dute eko-eraikuntzarako egurra ekoiztuz (Euskal Hirigune Elkargoak bultzatzen duen arloa).

SUGARAI-en proiektuarentzat bozkatu hemendik.

 

> Facebook : https://m.facebook.com/sugarai64/

> Web gunea : www.sugarai.fr