2019ko lehen proiektua hasia da AIZIRITZE-ko polikiroldegiko teilatuan !
9 kWp-ko 13 zentrala et 100 kWp-ko bi zentrala eta gero, AIZIRITZE-GAMUE-ZOHAZTI-ko instalazioa 36 kWp-ko lehen zentrala izanen da I-ENER-entzat.
Gainera, proiektu hori I-ENER-en lehen instalazioa da AMIKUZE-ko lurraldean. Horrek ahalbidetzen du I-ENER-en garapena segitzea eta hedatzea lurralde berrietan.
I-ENER-en eta polikiroldegiko proiektuaren aurkezpena egina izan da bertako herritarrei otsailaren 28an. Herritarrak interesatuak agertu dira eta kontent proiektu baten ukaitea haien herrian.