Funtsezkoa iruditzen zait eredu sozio-ekonomiko berrien sortzea eta arlo guztietan ekonomia birtokiratzea. Bihar elikadura edo energia ezegonkortasunean ez egoteko, gaur diogu erronka horri aurre egin behar. Euskal herritarra izanki, uste dut Euskal herria eskala egokia dela proiektu iraunkorren garatzeko, subiranotasuna indartzeko eta aurrera egiteko parada emanen digutenak, ekonomia sozial eta solidarioa sortuz, gizon-emazteak errespetatzeaz gain, elikatzen gaituen Ama-lurra ere errespetatuko luketenak. Beraz, bistakoa zen I-Ener-en bazkide bilakatuko nintzela, Euskal Herrian energia ekoizpen herritarrean parte hartzeko gisan. Areago, proiektu horrek perspektiba hobeak irekiko zituelakoan hurrengo belaunaldientzat, nahi izan dut nire alaba gazte-gaztea bazkide bilakatzea. Orduan zergatik ez zu ?