
2017ko hasieran Lehuntzeko hautetsi batzu interesatu ziren I-ENER-en proiektuari. Aurkezpen baten ondotik herriko etxearen ingurumenaren komisioan, gai horren bultzatzea importantea iduritu zaigu eta hautetsien gehiengoak proiektua onartu du.
Karguaren hastapenean, herriko etxeak diagnostiko energetiko bat eraman zuen bere eraikuntzetan ikusteko apaltzen ahal ziren energia gastuak, epe labur batetan eta epe luze batetan. Diagnostiko horrek bideratu gaitu inbertsio plan baten plantan ezartzea zentzu hortan. Horrek ahalbidetu du gaur egun %40eko ekonomien egitera herriko faktura energetikoan.
Herriko etxeak janari denda biologiko baten sortzea ahalbidetu du ere Lehuntzeko zentroan. Ber izpirituan, ezinbestekoa da tokiko energia berriztagarrien garatzea lurraldean bertan. Bestalde, I-ENER-en proiektuak ahalbidetzen du hautetsier eta herritarrer gogoeta baten eramaitea energiaren inguruko problematiketetan.
Informazio gehiago ukaiteko klika hemen.