Herritar eta ingurumenaren aldeko desmartxa batetan, naturalki onartu dugu I-ENER_en proiektua herriko kontseiluan. Obra horrek ahalbidetuko du herriko jendeari gogoeta baten eramaten energia mailan, eta zuzenago energia berriztagarrien gainean.

Kontseilu bat baldin banu beste herrientzat, ez dudatzea litaike. I-ENER hor da energia berriztagarria proiektuak garatzeko herritarrak parte harraraziz. Desmartxa baikorra da Anhauzeko geroarentzat.

Badakigunez gure geroa energia berriztagarriekin eraikiko dela, importanta da gaur egun hastea horren gainean gogoetatzen. Industria nuklearreko eragileen presioa erreala izan arren Frantzian, energia berriztagarrien garapena elkarlanean eraman behar den proiektua da aktore ezberdinen artean: herritarrak, kolektibitateak…etc. Adibide baten emaiteko, pentsatzen dut tokiko hautetsiek egiazko eragin bat ukaiten ahal dutela trantsizio energetikoaren mailan.

Informazio gehiago ukaiteko klika hemen