NAEN Euroeskualdeak finantzaturiko « Hidro ttipi » proiektuari esker Euskal Herriko eihera anitz identifikatu ditugu, izan Iparralde edo Hegoaldean.

Hemen aurkituko duzue orain arte egin dugun kartografia GoiEner eta Nafarkoop-ekin (gure Hegoaldeko partaideak). Konziente gira eihera anitz eskas direla mapa hortan, horretarako webguneak eihera berrien proposatzeko parada emaiten dizue formulario baten bidez !

 

Bestalde, zertan da proiektua ?

Eihera interesgarrien aurre-selekzio bat egin ondoren, hautatutako leku horien bisitatzen ari gira. Bisita horietarik 2 kasu piloto hoberenak selekzionatuko ditugu ikerketa tekniko-ekonomiko sakonago baten egiteko.