Uztailaren 1etik goiti, ENARGIA tokiko kooperatibak bere %100ean berriztagarria den eskaintza ofizialki proposatzen du!

I-Ener iniziatiba berri honen sortzaileetariko bat izateaz pozten da jakinez bi estrukturak osagarriak direla: batek energia ekoizten du eta besteak herritarrei energia saltzeko eskubidea du. Enargiarekin, argindar merkatuaren beste aktibitate bat gureganatu dugu eta gure lurraldearen burujabetza energetikoa indartu.

Aste batez, jadanik 150 bat familia eta profesional ENARGIAren eskaintzari lotu dira !

Ez duda ! Zuk ere, zure argindar hornitzailea alda ezazu ENARGIA, tokiko argindar hornitzaile berrira pasatuz.

Zer proposatzen du Enargiak?

Bi elektrizitate eskaintza proposatuak dira lurraldeko partikular eta profesionaleri : oinarrizko eskaintza edo ordu oso eta hutsen eskaintza. Eta hori :

  • aldaketa fresurik gabe,
  • engaiamendurik gabe,
  • argindar mozturarik eta interbentzio teknikorik gabe
  • eta argindar hornitzaile historikoaren prezio berdintsuak proposatuz.

Nola harpidetu?

Oso erraza eta sinplea da. Enargiaren webgunera joan zaitez, www.enargia.eus eta eskaintzari lotzeko formularioa bete ezazu. Ondoren, Enargiak ditu behar diren urrats administratibo guziak eginen eta hauetan gaur egun duzun kontratuaren ezeztatzea.

Horretarako, elementu hauek har itzazu : argindar faktura bat, zure banku nortasun ageria eta egungo kontagailuaren erreleboa egitea.

 

Informazio gehiago ?

  • Gure webgunea zeharkatu : enargia.eus
  • Enargiarekin harremanetan sartu e-mailez : info@enargia.eus
  • Edo telefonoz : 05 54 81 00 82-ra deituz