I-ENER ezagutu dut kasetetan, interneten, baita irratian. Proiektuari berehala interesatu naiz, energiaren arloa gutti jorratua baita ipar Euskal herrian. Proiektu iraunkorra, lokala eta herritarra da, Ipar Euskal Herriaren burujabetza energetikorako bidean azkarki parte hartuko duena. Aportazio baten egitea erabaki dut proiektua eta eramaiten duen taldearen baitan sinesten dudalako, eta pentsatzen baitut herritarren sustenguarekin erantzun dezakela transizio energetikoaren beharrari. Elikaduraren arloan gero eta lokalago kontsumitzen dugu. Zendako ez beste arloetan?