2014an I-ENER sortu denetik, jadanik 17 zentral fotovoltaikoek energia berriztagarria ekoizten dute gure lurraldean, herritar eta kolektibitateei esker.
Instalazio guziak garatuak izan dira kolektibitateekin, ber modeloa hartuz oinarritzat :

  • Teilatua I-ENERen esku uztea 25 urterentzat,
  • Inbertzioa I-ENERek eramana osotasunean
  • Zentralaren mantenimendua eta erabilpen kargak I-ENERen kargu kontratu denbora tartean
  • Alokazio sinbolikoa : 1€/Teilatu/urte

Azkainen eta Baionan laster martxan ezarriak izanen diren instalazioetaz gain, 4 instalazio fotovoltaiko berriren obrak hasiko ditugu 2022eko uda huntan, Sara, Donoztiri, Garazi eta Ortzaizeko herrietan. 4 proiektu berri hauen aurkezteko 4 bilkura publiko antolatuak dira !

I-ENERek lurraldeko herritar eta profesional guziak gomitatzen ditu bilkura publiko hauetara gure deskubritzera, abiaraziz herritar inbertsio deialdi berri bat sustengatzeko energia berriztagarrien eta tokiko garapena.

 

 

___________________________________________________________________________________________________________

Futeko aldageak – GARAZI | Bilkura publikoa maiatzaren 24ean asteartez, atseko 7etan herriko etxean.

Lekua Futeko aldagelak
Instalazioaren azalera 50 m²
Inbertzioa 20 000€
Herritar kapitala 7 000€
Urteko ekoizpena 10 000 kWh
Urteka CO2 kopurua saietsia 300  kg
Potentzia 9 kWp

 

___________________________________________________________________________________________________________

Zentro teknikoa – SARA | Bilkura publikoa ekainaren 2an ostegunez, atseko 7etan gazteen gelan.

 

Lekua Zentro teknikoa
Instalazioaren azalera 500 m²
Inbertzioa 120 000€
Herritar kapitala 40 000€
Urteko ekoizpena 115 000 kWh
Urteka CO2 kopurua saietsia 3 000  kg
Potentzia 100 kWp

 

___________________________________________________________________________________________________________

Ezker pareta – ORTZAIZE | Bilkura publikoa ekainaren 16an ostegunez, atseko 7etan Menta liburutegian.

Lekua Ezker pareta
Instalazioaren azalera 180 m²
Inbertzioa 50 000€
Herritar kapitala 16 000€
Urteko ekoizpena 40 000 kWh
Urteka CO2 kopurua saietsia 1 000  kg
Potentzia 36 kWp

 

___________________________________________________________________________________________________________

Sanoki gela – DONOZTIRI | Bilkura publikoaren data finkatzekoa.

Lekua Sanoki gela
Instalazioaren azalera 120 m²
Inbertzioa 30 000€
Herritar kapitala 10 000€
Urteko ekoizpena 25 000 kWh
Urteka CO2 kopurua saietsia 600  kg
Potentzia 23 kWp

 

___________________________________________________________________________________________________________

I-ENERek eginen duen 235 000€ko inbertzioaren bidez 4 instalazio berri hauek (100kWp + 36kWp + 23kWp + 9kWp) 5 tona CO2-ren emisioa saietsiko dute urtero, AHT batean 3 milioi kilometroren ekibalentea.

Ondorioz, udazkenerako I-ENERen parkea azkarki haundituko da.
Zentral kopurua :                        20 ⇒ 24
Potentzia akumulatua : 497kWp ⇒ 665kWp

Parke honekin gutti gorabehera 740 MWh ekoiztuak izanen dira urtero, EH-ko 210 etxeren kontsumoaren heinekoa. Bide huntan segi dezagun !

Ez duda zuen inguruan horren aipatzea eta guregana etortzea bilkura publiko hauen karietara.

I-ENERekin, transizio energetikoa denen esku !