Urte berri on I-ENER ekipa guziaren partez !
2021ean, funtzionamenduan ditugun 16 zentralek 380MWh ekoiztu dituzte, 353kWc-ko potentzia orokor batekin. Ber ekipamenduak 400MWh ekoiztu zituen 2020ean, urtea iguzkitsuagoa izan zelako.
Zorionez 2022ko ekoizpena handituz joanen da gauzatzen ari diren proiektu berrieri esker, eta besteak beste ondoko hilabeteetan martxan ezarriko diren 36kWc-eko 4 zentral fotovoltaikoeri esker (Jatsun, Azkainen eta Baionan x2).
Lurraldeko beste herri askotan ere, tamain hortako proiektu berriak garapen bidean dira !
Bestalde, “eroste behartua” mekanismoaren muga 500kWc arte igo denez joan den urrian argitaratua izan den erabaki politikoari esker (lehen 100kWc-era mugatua), proiektu fotovoltaiko koskorragoak garatzen hasiko gira orain, 2500m² arte joaiten ahalko direnak.
Lurreko fotovoltaikoa
Lur kutsatuetan eginen diren proiektu fotovoltaikoek ere gure ekoizpen elektrikoa eskalaz aldatzea permitituko digute.
Bederen 2 MWc-eko potentzia batekin, hots orain arte eraiki ditugun instalazio koskorrenak baino 20 aldiz handiagoa (Makea eta Hendaia – 100kWc), Senpereko Zaluaga zabortegi ohia bide onean den proiektu bat da.
Egurra energia
Lurraldeak duen egurraren baloratzeko xedearekin, “egurra energia” lantalde dinamikoak egur berogailuen instalatzeko proiektuen egingarritasuna lantzen du, erregai fosileko berogailuen ordezkatzeko (fioul edo gaz).
Gaur egun lantaldea Euskal herriko gune potentzialen identifikazioan ari da lanean, ondoko asteetan laguntza deialdi bat komunikatuko dizuegu prospekzio fase honetan lagundu gaitzazuen. Egon adi !
Hidroelektrizitatea
« Hidro ttipi » europear proiektua 2021-eko ikerketa importante bat izan da, honi esker Euskal Herriko eihera anitz identifikatu ditugu, izan Iparralde edo Hegoaldean. Garai hauetan interesgarriak diren lekuen bisitatzen ari gira, ondotik 2 kasu pilotoren hautatzeko ikerketa tekniko-ekonomiko sakonago batentzat.
Hemen aurkituko duzue orain arte egin dugun kartografia GoiEner eta Nafarkoop-ekin (gure Hegoaldeko partaideak). Konziente gira eihera anitz eskas direla mapa hortan, horretarako webguneak eihera berrien proposatzeko parada emaiten dizue formulario baten bidez !
Hastapenetik 2014ean finkaturiko ber helburu eta filosofiarekin segitzen eta segituko dugu aitzinatzen, handitzen, dibertsifikatzen, transizio energetikoaren bultzatzeko gure lurraldean !
I-ENERekin, transizio energetikoa guztion esku !