• I-ENER herritarrek eramaniko proiektua da, lurraldearen eraldaketa energetikoa duena helburu. Edozein partikular edo profesionalek akziodun izaiteko parada du guttienez 50 kapital parte (=50€) hartu ezkero. Zuk ere, proiektuarekin bat egin !
    AKZIODUN
    BILAKATU
    Linean harpidetu
    Paperean harpidetu

I-ENER-en sartu & Akziodun bilakatu

I-ENER-ek bere jarduerarako dituen diru ahalmenak, bere akziodunen aurrezki solidarioetatik datoz.

I-ENER-en sartzea, energia berriztagarrietan inbestitzeko gure ahalmena biderkatzen laguntzea da, eta, horrela, ingurumena gehiago zaintzen eta errespetatzen duen energia ekoizpenean parte hartzea da.

Gainera, bere lurraldeko ekonomian eragile izatea da, eta, lankidetzan, dinamika kolektibo eta herritar baten parte izatea da.

I-ENER-en funtzinamendua,
herritarren energia ekoizpena bultzatzen duen sozietatea

Engaiatu

I-ENER-en inbestituz, ingurumenean, arlo sozialean eta finantza mailan balio emendatzeak eragiten dituen diru inbestitze bat egiten duzu

I-ENER sozietate handietarik independentea da, interes orokorreko desmartxa batean ekiten duena

  • Energia berriztagarrien garapena, ondorio menperagaitzak dituzten eta kutsakorrak diren energia fosil eta nuklearraren oposaketaz, zeinen zaborren tratatzeko aterabiderik ez den.
  • Aterabidearen eraginkortasuna, energiaren produkzioa kontsumotik hurbilen izateko gisan.
  • Ingurumen bilana positiboa duen teknologiak, material berrerabilgarri eta berziklagarrien erabilpenarekin.
  • Lurraldeko energia kontsumoaren eta produkzioaren ingurumen impaktuaren ttipitzea.
  • Energia produkzio ekoizbideen berjabetzea, ondasun komun eta lokal baten (ber)eraikuntza
  • Gerlan diren lurralde edo/eta lurralde pobretatik energia importazioaren aurkako alternatiba konkretu eta errealista..
  • Euskal Herrian inbertitu duzun diruari esker, enpleguak sortzen dira, eta, modu oso konkretuan, lurraldearen garapen ekonomikoan eta kohesio sozialaren indartzean eragiten duzu.

Gure sozietateak erregularki lortuko dituen diru irabaziak proiektu berrien finantzamendurako baliatuko dira. « Kapitalizatua » den zure aurrezkiaren balorea urte guztiz handituko da.