+33 6 45 75 54 52 info@i-ener.eus

Zentral berrien eraikuntza xarmanki aitzinatzen

I-ENERek helburu handia finkatu zuen 2017ko urte amaierako. Izan ere, 3 zentral fotovoltaiko berrien eraikitzeko xedea plazaratu zuen. Horra ondorioz zertan gauden gaur egun :

  • Makea eta Bidarraiko instalazioak bukatu dira.
  • Arrosan lanak hasi dira.

Hala eta guztiz ere, Makea, Bidarrai eta Arrosaren proiektuen sareari loturak 2018ko hasieran behar bezala gauzatu ahal izateko, I-ENERek 30 000 euro sarrarazi behar ditu oraindik. Zuengan kontatzen dugu xede horren betetzeko, denon lorpena izan dadin.

Izura-Asmeko elizaren gainean sortutako argindarra ENERCOOPeri saldua gaurtik goiti

I-ENEReko zuzendaritza taldeak aho batez hartu du erabaki hori. Gaurtik goiti, Izura-Asmeko elizaren gainean eraikitako zentralak sortzen duen argindar osoa saltzen diogu ENERCOOPeri.

ENERCOOP Frantzian zehar trantsizio energetikoaren alde engaiatutako milaka herritarren kapitalak osaturiko argindar hornitzaile kooperatiba da.

Badu zonbeit hilabete harremanak azkartzen ari direla I-ENER – Euskal Herrian energia ekoizteko herritarren sozietatea – eta ENERCOOP – Frantzia osoan garatua den argindarra hornitzeko kooperatiba – entitatearen artean.

I-ENERren akzioak oparitu itzazu senide eta lagunei!

I-ENERren garapena sustatzeko eta 2018ko urte hastapenetik 10. proiektu kolektibo bat gauzatu ahal izateko, OLENTZEROk gonbidatzen zaitu aurten ere akzioen eskaintzera zuen hurbilekoei, haurrei, bilobei…

Elkarbanatu...
Share on Facebook
Facebook
Tweet about this on Twitter
Twitter