+33 6 45 75 54 52 info@i-ener.eus

Uztaritze bilakatu da 2016ko martxoaren 31an, Euskal Herriko 3 garren herria bozkatzea I-ENERen proiektu baten alde, energi garbi et herritar baten ekoizteko!uztaritze_herria

Lehen kontaktua 2015an

2015eko Ekainan iragan zen auzapezaren aldeko hautetsien eta I-ENEReko kideen arteko bilkura bat. Bilkura hortan esplikatua izan da I-ENERen nahia energia elektriko ekoizpena berriz lokalizatua izan dadin Euskal Herrian, eta batez ere herritarrak izan daitezen aldaketa horren aktore.

Bilkura bukaeran, hautetsiek bisitarazi dituzte hainbat teilatu nun eguzki panelak emaiten ahal ziren, eta hortik hasi ziren bideragarritasun ikerketak.

2015ko abenduan ikerketen bukaera

Ikerketak egin eta gero, I-ENERek ezagutarazten du Uztaritzeko herriko etxeari lau teilatu on direla eguzki panelentzat. Ondotik, ikerketak utzita, administrazio urratsak engaiatuak dira.

2016ko Urtarrilan, Architecte Bâtiments de France erakundeak debekatzen ditu bi proiektu lauengain, teilatuak sobera hurbil direlako eraikuntza historiko batetik. Hortik geroz, deliberoa hartua izan da bi proiektuen segitzea, hots Arruntzako eskola publikoan eta Kiroleta ezker paretan.

ErDF-ri lotura

Ekoizpen bakotxaren eta elektrizitate sare publikoaren arteko lotura derrigorrez ErDF-ek du egiten, berak hautatutako prezioarekin. Loturaren debisak lortu ondotik, onartua izan da eta orduan galdegina izan zaie Uztaritzeko hautetsieri bozkatzea teilatuen xedapena I-ENEReri 25 urtez.

2016ko martxoaren 31a : Deliberazioa bozkatuta

2016ko martxoaren 31an, gure ikerketen ondorioz, hautetsiek bozkatzen dute I-ENERen xedapenaren alde. Lanak iraganen dira apirilan:

Auzapezaren hitza, Bruno CARRERE

Deliberatu dugu I-ENERekin lan egitea bi arrazoinentzat. Lehenik, nahi baititugu Uztaritzeko herrian energia berriztagarriak bultzatu eta garatu. Agenda 21 egitarauan sartzen da energia garbien garapena, eta hau guretzat garrantzitsua da. Bestalde, bigarren arrazoina da I-ENERen filosofia. Herritarren biltzeak energia ekoizpenen sortzeko Euskal Herrian hunkitu zauku. Herritarren elkartzea ere sartzen da Agenda 21 programan, eta desmartxa horiek guziak interesgarriak atxeman ditugu.

 

 

Proiektuen ezaugarriak ezagutzeko klik egin hemen:

 

 

 

Elkarbanatu...
Share on Facebook
Facebook
Tweet about this on Twitter
Twitter