+33 6 45 75 54 52 info@i-ener.eus

Proiektuaren historia

Izura-Azmeko herriko etxea eta I-ENERen arteko kidetzatik sortua, instalazioa Maiatzan gauzatua izan da. Herritarren sustengua bilatuz, I-ENERek herrian berean bilkura publikoa antolatu zuen Apirilaren 20an lanak abiatu baino lehen. Proiektu guzietan bezala, herritarrei parada eskainia izan zaie proiektu horren diruztatzeko I-ENERen akziodun bilakatuz.

Daniel Olzomendi auzapezaren arabera, bigarren auzapez kargua hartu aitzin finkatutako helburuen segida logikoa bezala kontsidera daiteke engaiamendu hau. Izan ere, Bizi! mugimenduak 2014an plazaratu zuen Trantsizio Energetikoaren Itunarekin bat egin zuen, ekimen konkretuen bururatzeko xedez.

Proiektuaren datuak

Datu teknikoak :

  • Instalazio potentzia : 9 kWc
  • Urteko ekoizpena : 10 000 kWh
  • Panelak : 36 modulu monokristalin Photowatt PW2500F
  • Panel bakoitzaren indarra: 250 Wc
  • Uhaingailuak : SMA

 

Aitzinkondua :

  • Inbertsio orokorra : 20 000 €
  • Herritarren aurrezkia / I-ENER : 6 000 €
  • Mailegua : 14 000 €
  • Salmenta aitzinikusia urtean : 2300 €

 

 

… Eta laster haurtzaindegia

Bigarren instalazio bat gauzatua izan da Ekainean Izura-Azmeko herrian, haurtzaindegiko teilatuaren gainean hain zuzen. ENEDIS sare publikoari lotzekotan da. Orduko Euskal Herriko biztanleek diruztatutako 6. zentral fotovoltaikoa martxan izanen da!

Elkarbanatu...
Share on Facebook
Facebook
Tweet about this on Twitter
Twitter