+33 6 45 75 54 52 info@i-ener.eus

Urtarrilaren 21an Larunbatarekin, I-ENER-ek lehen aldiko hainbat eragileen esperientzak trukatzeko topaketa antolatu du. Eragile hauek :

  • Trantsizio energetikoa eramaten ari dira beren lurraldean ;
  • Herritarrak erdigunean jartzen dituzte.

GOIENER, Hego Euskal Herrian sortu duten argindar hornitzailea da. Dagoeneko trantsizio energetikoaren bidean aitzinatuenik den egitura da, 5 000 bazkideek osatua.

CIRENA, berrikitan Akitania-Berria eskualdeak bultzatutako egitura berria da. I-ENER bezalako sozietate herritar sozietateeak biderkatzeko asmoa du, baita haien arteko elkarlana sustatzeko eskualderan eremu osoan.

I-ENER-ek azken hilabeteetan garatu dituen proiektuak aurkeztu ditu, baita etorkizuneko perspektibak ere, GOIENER-ekiko elkarlanaren sustatzeko xedea adieraziz. Bestalde, CIRENA sareari bere esperientza partekatzea ontzat hartu du.

I-ENER & GOIENER

I-ENER sortu aurretik ere harreman estuak ziren GOIENER-ekin. 2 egiturek, Euskal Herriarekin atximendu azkarra dute, eta energiaren arloan Euskal Herri burujabe baten xedea partekatzen dute.

Ideia da Euskal Herrian bertan ekoiztea kontsumitzen den energia, ingurumenaren baliabideen mugak zainduz noski.

2 egiturek elkarlana sakontzeko borondatea jakinarazi dute. I-ENER & GOIENER, etorkizun komun bati buruzko lehen pausoak ematen ari dira…

Elkarbanatu...
Share on Facebook
Facebook
Tweet about this on Twitter
Twitter