+33 6 45 75 54 52 info@i-ener.eus

2015ean sortua, SUGARAI Interes Kolektiboko Kooperatifaren helburua lekuko energia berriztagarrien arloa garatzea da, egurraren inguruko ekonomia garatzeko eta estrukturatzeko.

4 ardatz nagusiren inguruan ikusten dugu SUGARAIren aktibitatea :

  • Distantzia laburreko sal-erospen harreman bat sortu eta garatu sugaien arloan
  • Lekuko oihanen epe luzerako kudeantzan parte hartu
  • Lan iraungarriak sortuz, lekuko ekonomiaren dinamika sustatu
  • Aterabide eta diru sartze bat segurtatu oihan jabeer, ardura diru sartze iturri berri baten xeka diren etxaldeak baitira

1°) Distantzia laburreko sal-erospen harreman bat sortu eta garatu sugaien arloan

Lurralde mailako energia berriztagarrien aldeko dinamika sortzaileetan da SUGARAI. Garazi-Baigorri Herri Elkargo ohiak lekuan eman zuen TEPOS ekintza (Energia Positiboko Lurraldea), eta SUGARAI ikusi du bere nahien egiaztatzeko tresna bezala. Berotze sare bat eraikitzen ari dira Garazin, sortu behar den igerilekua eta Garazi eta Izpurako bi zahar etxe hornituak izanen dira. SUGARAI zen baldintza guzier ihardokitzen zuen enpresa bakarra : hautetsiek lekuko hornitze baten alden jo zuten, lekuko lana sustatzen zuena eta karbono gutien sortzen zuena.

2017ko urrian hasiko dira lehen egur hornitzeak.

 

Distantzia laburren segurtatzaile, SUGARAIek duela bi urte hornitzen du IRATI enpresa, Hergarai ibarrean den gasnategia. AGOUR taldeko enpresa horrek bere berogailu sistema guzia egurrarekin ibilarazten du eta lekuko egurrez hornitzea lehentasun bat bezala ikusten du.

2°) Lekuko oihanen epe luzerako kudeantzan parte hartu

Euskal Herri barnekaldean gehienik ikusten den 1960 urteetan hasi den hazkuntza sistemak emeki emeki beren oihanetik urrundu ditu laborariak. Hor arte, laborariek beren oihanak egiazko baliabide gisa zauzkaten. Oihanetik ateratutako egurra etxeetan erabilia zen (zurgintzan, zolairutan edo mubleetan) edo berotzeko. Jabe zonbaitek beren ofiziale sare berezia bazuten ere, egurra xutik erosten zutenak, eginahala hobekien baloratzeko.

Oihanaren kudeatze kultura joanago eta gero desagertzen ari da eta SUGARAIek, bere sareko partzuerren laguntzarekin, beren oihanetan sartzeko gustua berriz eman nahi luke laborarier, ahal bezainbat iraunkor den kudeantza baten lekuan ezartzeko. SUGARAIek egurra xutik eros lezake, bainan hortik urrunago ere sartu laike : oihan jabeak berak obra zonbait egin lezake eta egurra saldu prezio hobeagoan.

Bestalde, SUGARAIek parte hartzen du oihanen kudeatze iraunkorrean. SUGARAIen ekintza guziak pentsatuak dira diagnostika baten ondotik. CRPF (Oihan pribatuak kudeatzen dituen lurralde organismoa) egiturako teknikalari baten diagnostika eta lanaren ondotik sartuko da SUGARAI, eta oihanetik ateratzen dituen arbol guziak markatuak izanen dira, ekintza berezi bati lotuak baitira (garbitze edo argitze epaiteak, berlandatze…). Oihanaren balorazio ezinhobeago batetarat heltzeko helburua du SUGARAIek, hala nola, balore gutien duten arbolak bakarrik hartzen ditu, zurgintzan baliatzen ahal diren egurrak xutik utziz, horiek baitute diru iturri gehiengoa segurtatuko.

3°) Lan iraungarriak sortuz, lekuko ekonomiaren dinamika sustatu

SUGARAIek bere lana laguntzaileen bidez hasi badu, gaur egun enpresa estrukturatu bat da, langile bat denbora osoan hartu duena eta finkatu dituen helburuak bururaino eramaiten ahal dituenak, egurraren aldeko lekuko sare bat garatzeko eta baloratzeko.

SUGARAIek oihaneko edozoin lan egin dezake : arbol mozte eta tiratze, arrailtze edo xehekatze, garraiatze eta saretan ezartzeko tresnak baditugu. Egurra oihanetik supazterreraino ekartzeko ahalak baditugu eta bezeroen etxerat hurbil gaitezke ere.

Orainarte, SUGARAIren bi aktibitate nagusiek (egur xehekatua eta egur arraildua) segurtatzen dute denbora osozko lanpostu bat. Agian datorren urtetan beste lanpostu batzu sortzen ahalko dira bide beretik.

 

Bezeroarentzat hoberenak diren eskaintzak nahi ditu bultzatu SUGARAIek, eta hortarako ekoizpen berezi bat proposatzen du : sarez inguratuak diren eztera bateko egur paletak ekartzen ahal ditugu zure etxeko atarirat, xuxenki usaiazko altxatzeko lekuan ezartzeko prest direnak.

4°) Aterabide eta diru sartze bat segurtatu oihan jabeer, ardura diru sartze iturri berri baten xeka diren etxaldeak baitira

SUGARAIek egurra xutik eros lezake, bainan hortik urrunago ere sartu laike : oihan jabeak berak obra zonbait egin lezake eta egurra saldu prezio hobeagoan.

Untsa behar da ulertu, sugaien arloan, egurraren inguruan egiten den lana dela baloratzen eta ez bortxaz egurra bera. Beraz, SUGARAIen helburuetarik bat da hornitzaileen sarea estrukturatzea : hornitzailea kapable baldin bada SUGARAIeri jadanik landua den egurra proposatzea, bi irabazle dira : hornitzaileak bere egurra salduko duela segurtatua du eta prezio onean, eta SUGARAIek bere hornitzea segurtatzen du.

Elkarbanatu...
Share on Facebook
Facebook
Tweet about this on Twitter
Twitter