+33 6 45 75 54 52 info@i-ener.eus

Hendaiako herriko etxeak duen teknika egoitzaren gainean egiten dugun eguzkipanel instalazioan partehartzea erabaki du SOKOA izeneko enpresa hendaiarrak.

Goazen lantegi honen ezagutzera eta zergatik sustatzen gaituen jakitera !

SOKOA bi hitzez ?

SOKOA 1971 urtean sortu zuten jendeartearen aurrezkiari esker. Gure etorkizuna gure esku dela betidanik izan da proiektuaren filosofia.

Balore nagusiak hauek dira :

  • Euskal Herriko garapen ekonomikoa eta enpleguen sorreran parte hartzea
  • Irabazien banaketa zuzena eta langileak kapitalan sar daitezen nahikaria
  • Kudeaketaren gardentasuna

Bulegoetako aulkien liderra merkatu frantsesean, SOKOA-k urtero 400 000 jarleku baino gehiago saltzen ditu, 60 herri baino gehiagotan, 42 milioi euroko salmenta eginez.

Lanpostuak sortzea eta atxikitzea etengabeko helburua du enpresak. 3 langileekin hasi zen, gauregun 14 sozietate kudeatzen ditu SOKOA-k, gehienak Euskal Herrian direnak. Horren gibelean, 450 langile eta 80 milioi euroko salmentak daude.

Zergatik I-ENER sustatzen du SOKOA-k ?

  • Balore berak partekatzen ditugulako

Betidanik SOKOA-k bultzatu edo bat egin du herritarrek bultzatutako proiektuekin, tokiko ekonomiaren garapena sustatzeko nahian. Adibidez, HERRIKOA-ren sorrerarentzat hor zen, baita LURZAINDIA edo EUSKAL MONETA laguntzeko.

I-ENER sustatzea horren segida logikoa izan da. Gainera, SOKOA-k Garapen Iraunkorraren aldeko barne politika plantan ezarri du. I-ENER laguntzea egitarau horren ondorioetarik bat da ere.

  • Hendaian eramaten ari den proiektu bat delako

1971az geroztik Hendaian instalatua da SOKOA. I-ENER-ekin bat egitea parada ezin hobea zen herriaren bilakaeran eragiteko, energia berriztagarriak garatuz.

SOKOAk 10 000 €-ko ekarpena egin dio Hendaiako proiektuari eta horregatik eskertzen ditugu.

Elkarbanatu...
Share on Facebook
Facebook
Tweet about this on Twitter
Twitter