+33 6 45 75 54 52 info@i-ener.eus

Hendaiako herriko etxea eta I-ENERen arteko kidetzatik sortua, diru bilketa deialdi horrek herritarrei errola aktibo bat ukateko aukera ematen die lurraldeko energia berriztagarrien garapenean. Hortarako, herriko etxeak zentro teknikoaren teilatua baliatzeko eskubidea eman dio I-ENERi helburu amankomun batekin: teilatu hori erabiltzea herritar zentrala fotovoltaiko bat sortzeko, hau da nun edonork proiektuaren kapitalan inbertitzen ahalko duen.

Diru bilketa hasi zen 2016ko azaroaren 3an, prentsaurrekoa egin zelarik Hendaiako herriko etxean eta bukatu zen joan den urtarrilaren 31an. Deialdi hunen bidez akziodun gehienek berriz konfientsa egin dute I-ENERengan berriz ere inbertituz. Beste 20 bat akziodun berri ere sartu dira I-ENER herritar kooperatiban proiektu hunen ondorioz. Bestalde, Hendaiako enpresa ezaguna SOKOAk ere bat egin du I-ENERen proiektuarekin 10 000€ inbertituz.

Lanak hasi ziren 2016ko azaroaren bukaeran eta amaitu hilabete bat berantago, abenduan. Eguzki panel frantsesak instalatuak izan dira Hendaiako zentro teknikoaren gainean.

Hendaiako zentro teknikoko zentral fotovoltaikoa elektrika sareari lotua izan da 2017ko otsailaren 10an.

Elkarbanatu...
Share on Facebook
Facebook
Tweet about this on Twitter
Twitter