+33 6 45 75 54 52 info@i-ener.eus

Nor gira

Herritarra

I-ENER sozietate herritar bat da, gehiengoan Euskal Herriko herritarren esku

Inbestitzailea

Energia berriztagarrien inguruko proiektuak gauzatzeko beharrezko kapitala biltzen du I-ENER-ek

Berriztagarria

Ingurumena errespetatzeko arrangurarekin, I-ENER-ek energia berriztagarrietan baizik ez du inbestitzen

Lurraldekoa

I-ENER-ek Euskal Herrian baizik ez du inbestitzen

Nor gira

2014ko urrian sortua, I-ENER SAS herritarren energia ekoizpena bultzatzen duen sozietate bat da. Energia berriztagarriak garatuz, Euskal Herrian energiaren berreskuratze herritarra bilatzen du.

Euskal Herrian kontsumitzen den energiaren %99a inportatua dela jakitun, I-ENER-ek honakoa lortu nahi du :

Euskal Herriko lurraldearen baitan, berotasun eta elektrizitate ekoizpena bertokiratu

Energia berriztagarrietan osoki oinarritzen den modeloa sustatu

Horrela, biztanleak batzeko eta beren baliabide ekonomikoak mutualizatzeko aukera eskaintzen du gaurdanik I-ENER-ek. Eta, ondorioz, energia berriztagarrien inguruko tokiko proiektuak finantzatzeko helburua du.

Eginkizunak eta Helburuak

Gehiengoan Euskal Herriko biztanleen esku den herritarren energia ekoizpenerako sozietate bat da I-ENER, sozietate handietarik independentea eta interes orokorreko desmartxa batean ekiten duena.

Eginkizunak

– Herritarren aurrezkiak bildu

– Aurrezki hauek energia berriztagarrien inguruko proiektuetan inbestitu, interes orokorra zainduz

Helburuak

– Energia berriztagarrien ekoizpen proiektuak sortu

– Diru beharrak dituzten energia berriztagarrien inguruko proiektuak sostengatu