+33 6 45 75 54 52 info@i-ener.eus

MAKEA – EZKER PARETA ETA ONDOKO GELA – 9kWc

Eguzki panel kolektiboen bidez teilatu publikoak baliatzea, ze idei argitsua!

I-ENER : herritarrak biltzeko egitasmoa

2014-ko lehen hilabeteetan, arlo desberdinatatik etorritako herritar zonbaitzu bildu dira, energia berriztagarrien inguruko proiektu bat abiarazteko gisan. Urte erdi baten buruan, herritarrek energiaren esparrua berreskura dezaten asmoarekin, I-ENER sortzen dute 2014-ko Urrian : gaurtik goiti, Euskal herritarrek haien aurrezkia biltzeko parada dute, tokiko proiektuak diruztatzeko gisan, energia berriztagarriak ekoizteko asmoz.

Makeako ezker pareta eta ondoko gela : I-ENER-eko zazpigarren egitasmoa

Mekeako herria I-ENER-en garapenaren alde engaiatzen den bostgarren herria da. Herri zentroan kokaturik, teilatu zinez egokia eskaintzen dute ezker paretak eta ondoko gelak panel fotovoltaikoak edukitzeko. Obrak hasiko dira urte bukaera huntan.

Proiektuaren datuak

Datu teknikoak :

  • Instalazio potentzia : 99,90 kWp
  • Urteko ekoizpena : 110 000 kWh
  • Panelak : 377 modulu polikristalin SolarWorld
  • Panel bakoitzaren indarra: 265 Wc
  • Uhaingailua : SMA

Aitzinkondua :

  • Inbertsio orokorra : 150 000 €
  • Herritarren aurrezkia / I-ENER : 50 000 €
  • Mailegua : 100 000 €
  • Salmenta aitzinikusia :13 500 €

Zuk ere parte hartu!

Bere garapena segurtatzeko eta proiektu horren gauzatzeko, I-ENER-k akziodun berri batzu bilatzen ditu. Proiektuarekin bat egiteko gisan, harpidetu !

Avec le concours financier de la Région Nouvelle-Aquitaine