Duela zonbait urte, gogoeta bat eraman ginuen energia ekonomiei buruz Eiheralarreko herriko etxean, batez ere herriko argien inguruan. Pentsatzen ginuen lehen parte batetan herriaren argitzea panel fotovoltaikoekin. Azkenean proiektu hori ezin izan dugu bururatu.

Joan den urtean, I-ENER-ek informazio bat zabaldu zuen bere aktibitateari buruz eta segidan interesgarria iduritu zitzaigun. Energia berriztagarri proiektu baten eramateko aukera ederra zen. Aukera hori huts egin gabe, elkarlanean lan egin dugu I-ENER-ekin zentrala fotovoltaiko baten eraikitzeko trinketaren teilatuan.

Energia berriztagarrien garapena lurraldean ezinbesteko da, eta pentsatzen dut gure lurraldean fotovoltaikoa eta energia hidraulikoa biziki interesgarriak izaiten ahal direla.

Informazio gehiago ukaiteko klika hemen.