+33 6 45 75 54 52 info@i-ener.eus

Proeiktu fotovoltaiko berriaren aurkezteko Garazi-Baigorri herri elkargoko herritarreri, I-ENER-ek antolatzen du Irailaren 20an asteartearekin, arratseko 7etan, Donazaharreko Lutxibordan, bilkura publiko bat.

Euskal Herri mailan transizio energetikoa gauzatzeko, herritarren esku ezartzen den tresna bat da I-ENER. I-ENER-ek energia berriztagarrien ekoizpenerako proiektuak finantzatzeko posibilitatea eskaintzen die herritarrei, haien baliabide ekonomikoak batuz.

Ekainaren 3a geroztik I-ENER-en Uztaritze herriko lehen bi zentralek ekoizten dute energia elektrikoa. Hilabete huntan, I-ENER-ek eraikiko du bere hirugarren zentrala kolaborazioan Garazi-Baigorri herri elkargoarekin eta herritarren parte hartzearekin.

Irulegi herriko ofizialeen lekuan kokatua izanen da zentrala hau. Garazi-Baigorri herri elkargoak eta I-ENER-ek izenpetu dute 20 urteko konbentzio bat, herri elkargoko egoitza teknikoaren teilatua I-ENER-ek erabil dezan.

60m² frantses eguzki panelek osatuko dute zentral hau, 9 kWp indarrarekin. Urteko ekoizpena 11 000 kWo-koa izanen da eta hunek balio du 3 etxeren kontsumoa. Ondorioz, energia berriztagarri ekoizpen hunen bidez, 1,5 tona CO2 saihestuak izanen dira urtean.

Zuk ere, parte hartu nahi baduzu energia berriztagarri ekoizpen proiektu huntan, ez duda etortzea bilkura publikora Irailaren 20an arratseko 7etan Lutxibordan Donazaharren edo konekta zaite gure web gunean www.i-ener.eus .

Elkarbanatu...
Share on Facebook
Facebook
Tweet about this on Twitter
Twitter