+33 6 45 75 54 52 info@i-ener.eus

2016-ko Ekainaren 11n larunbatarekin, I-ENER-en lehen biltzar nagusiaren karietara bildu dira berrogei parte hartzaile. Parada ezinhobea izan da I-ENER-en helburuak orroitarazteko, baita 2015 urtean jardueraren bilduma aurkezteko.

I-ENER-EN HELBURUAK

Euskal Herriko gaurko energia modeloa energia fosilak baita nuklerrarean oinarritzen da. Honek ondorio pairaezin anitz ditu, hala nola beroketa klimatikoa, nuklearra hondakinak, gatazkak edota ekonomia depentzia arrunta. Egoera horren aitzinean, I-ENER-k euskal herritarrek energiaren arloa berreskura dezaten asmoa du. Laburbilduz, I-ENER-k energia burujabetzari buruzko lehen pausoak eman nahi lituzke.

Burujabetzak ingurumenaren zaintza ahaleginen luke, tokiko lanpostu sendo eta iraunkor asko sortuko lituzkeen bitartean. Modu berean, herritarren esku litaike edozein erabakia.

P1170590

ZUZENDARITZA BATZORDEA HANDITZEN DA

Aho batez izendatu dituzte akziodunek zuzendaritza batzordeko 3 kide berri, zuzendariak 12 dira ondorioz. Sartu direnetan, Bénédicte MARTIN izeneko emazte Lapurtarra aurki daiteke, baita Maël RAMPILLON eta Freddy BISCARY Baxe-Nafartarrak. Azken 2 hauek funtsizko eginkizuna bete dute azken hilabete hauetan. Izan ere, bakoitzak bere enpresaren bidez LUTXIBORDA egoitzan lan egiten duelako, laguntza ezinhobea eskaindua zaio Bixente langileari inguratua senditzeko bere eguneroko lanetan. Ongi etorri zuei!

P1170582

MILESKER EEP-RI

Euskararen Erakunde Publikoa eskertu nahi dugu dohainik hornitu dizkigutelako hainbat kasko, zuzeneko itzulpena segurtatzeko gisan, izan euskaratik frantsesera edo alderantziz.

Horri esker, Biltza Nagusia naturalki iragan da, solaskide bakoitzari hizkuntza hautatzeko aukera uzten zitzaiolako. Euskararen normalizazioa lagundu nahi du hasieratik I-ENER-k, hitz nahiko tekniko izan arren.

 

 

Elkarbanatu...
Share on Facebook
Facebook
Tweet about this on Twitter
Twitter