+33 6 45 75 54 52 info@i-ener.eus

Euskal Herri mailan transizio energetikoa gauzatzeko, herritarren esku ezartzen den tresna bat da I-ENER .

 

~ Gaur egun, Ipar Euskal Herrian kontsumitzen den energiaren %99-a inportatua da.

I-ENER-ek energia berriztagarrien ekoizpenerako proiektuak finantzatzeko posibilitatea eskaintzen die herritarrei, haien baliabide ekonomikoak batuz.

 

I-ENER mugimendu global baten parte da

 

Mundu mailan gertatzen ari den herritar-enpresen garapenaren testuinguruan kokatzen da I-ENER :

 

fleche_noir  ALEMANIA

 

2000 – 2010 artean instalatu diren iturri elektriko berriztagarriak pertsona pribatuek (%40) eta laborariek (%11) finantzatu dituzte, besteak beste.

 

2012an, energiaren esparruko 754 kooperatiba kontabilizatu dira (6 urte lehenago 75 zirelarik). Urte berean, energia berriztagarriek 377 800 enplegu bermatzen zituzten.

 

fleche_noir  DANIMARKA

 

Ekoizturiko energiaren %22a haize-errotek sortzen dute. Gaur-egun, Danimarkako 100 000 familia parke eoliko baten akziodun dira.

 

fleche_noir  BRETAINIA

 

Tokiko 1000 sozioz osaturiko enpresa batek 4 haize-errota finantzatu ditu (12M €-ko inbertsioa).

 

Elkarbanatu...
Share on Facebook
Facebook
Tweet about this on Twitter
Twitter