+33 6 45 75 54 52 info@i-ener.eus

I-ENER lantegi berriak helburu hau finkatu du : euskal herritarrei egokia litaikeen tresna bat sortzea, hemen eta orai trantsizio energetikoa bultzatzeko, Iparraldeko herritarrek energiaren arloa berreskura dezagun xedearekin.

 

I-ENER, tokiko trantsizio energetiko anbiziotsu baten alde

 

Trantsizio energetikoa’ lemaren gibelean energia ekoizpen modeloaren aldaketa baizik ez da entzungai : ideia litaike energia fosilen baita nuklearraren erabilpena murriztea, energia berriztagarrien instalazioak sortuko litaizkeen bitartean. Aldiz, neurritasun energetikoari dagokionez, erabaki azpimarragarririk ez ; hots, kontsumoaren apaltzea ez litaike lehentasunetarik bat.

 

I-ENER-k urrutiago joatea asmoa du. Kondutan hartuz Ipar Euskal Herritarrek kontsumitzen dugun energiaren %99a inportatua dela, energia Euskal Herrian bertan ekoiztea ezinbestekoa da, energia berriztagarrien bidez ; bestalde, epe ertainean, I-ENER-k hainbat ekintza, baita inbertsio, eramanen ditu kontsumo murrizketaren alde. Horri esker, subiranotasun energetikoari fiteago hurbilduko gira ; zer nahi gisaz, neurritasuna beharrezkoa da egun batez denek tokiko energia garbia eskuratzen ahalko dugun bermatzeko.

 

Epe laburrean, energiaren ekoizpena, batez ere argindarraren ekoizpena, izanen da I-ENER-k herritarrei proposatuko dien lehen desafio erraldoia, fotoboltaikoaren bidez, teknika hori menperatua delako, eta inbertsioak apalenak direlako, besteak beste hidro-elektrikoa eta haize-indarrari alderatuz.

 

I-ENER, energia ekoizle berri bat

 

 

 

producteurs

 

 

 

 

2004az geroztik, argindarraren ekoizpen eta hornitze jarduerak osoki lehiara zabalduak dira.

Legeak energia ekoizten duten lantegi pribatu berriak erakartzen ditu ; testuinguru horretan, Euskal Herritarrek parada dugu gure lantegia kolektiboki sortzeko, nahi dugun modelo sozio-ekonomiaren gainean oinarrituz. I-ENER lantegi hau izanen da.

 

I-ENER, ibilmolde kolektibo bat

 

I-ENER-en ibilmoldeak bermatzen du akziodun guziek pizu bera izan dezagun, hala nola Pertsona bat = Boz bat.

 

I-ENER-k arrakasta ezagutu duten beste hainbat herritar-lantegi (Danimarka, Alemania, Bretainia) moduan eragin nahi luke :

 

– Haiek egin badute, guk ere egin dezakegu !

 

– Ez badugu egiten, besteek gure ordez eginen dute, haien interesa babestuz !

 

I-ENER, zure aurrezkia behar duen herritar-lantegi bat

 

Ingurumenaren babesa I-ENER-en lehentasunetarik bat da.

Bestalde, I-ENER-n kapitalan inbertituz, tokiko eta bertutezko ekonomia berri bat ahalbideratzen duzu. Zurekin eta zuri esker, energia autonomiari buruzko xedeak ekonomia bereziki iraunkorra bultzatuko du : instalazioak, ikerketak, bihar etxeen isolamendua… Aktibitate guzi horiek epe luzeko ikuspen bat eskaintzen digute, eta horrekin bat itxaropen handi bat : zein aktibitatek, zein lantegik erran dezake gauregun 40, 50 urteentzat lana izanen duela ; I-ENER-k bai…

Elkarbanatu...
Share on Facebook
Facebook
Tweet about this on Twitter
Twitter