+33 6 45 75 54 52 info@i-ener.eus

I-ENER 2014-ko urrian 10 kideek sortutako enpresa gaztea da. Gauregun, I-ENER enpresak jadanik lortu du kasik 100 akziodunen biltzen eta bere kapitala 40 000 euro arte igan da.

 

I-ENER Euskal Herrian transizio energetikoaren eramateko xedearekin sortu da, herritar batzuen aurrezkiari esker eta etorkizunean gurekin batuko direnei esker. Bestalde, I-ENER-ek transizio energetikoa motore gisa erabiltzeko xedea du, enplegu iraunkorren sortzeko, mantentzeko eta bertokiratzeko lurralde osoan. Eredu ekonomikoen transizio baten garaia da eta I-ENER-en Zuzendaritza Batzordearen kezka etengabea da parada horren zabaltzea Euskal Herriko barnekaldeari.

 

Bere lehen inbertzioarentzat, ez da tokiko egur energia ekoizpenaren proiektuaren sustapena baino gauza koerenteagorik, jakinez Hergarai baleako herritar baxe-nafartarrek dutela bultzatu beren lurraldea berriz dinamizatzeko asmoarekin.

 

SUGARAI kooperatiba sortzen ari da egur energia ekoizpenaren bertokiratzeko helburuarekin, ber mementuan oihanen kudeaketa razionala eta iraunkorra bermatuz. Proiektu horrek TEPOS (Territoire à Energie POSitive) asmoaren gauzatzea izateko xedea du Garazi-Baigorri eremuan.

 

Horretarako, I-ENER-ek erabaki du 1000 euroko parte hartze baten egitea, erran nahi baitu 100 euro balio duten 10 parte sozialen hartzea SUGARAI kooperatibaren kapitalean.

 

Epe ertainean, I-ENER-ek egin ahala eginen du SUGARAI desmartxa kopiatua izan dadin oihan aberatsa duten beste lurraldeetan.

I-ENER_LOGOSUGARAI_LOGO

Elkarbanatu...
Share on Facebook
Facebook
Tweet about this on Twitter
Twitter