I-ENER-ek 6 zentrala fotovoltaiko berri eraikiko ditu uda huntan!

I-ENER-en parke fotovoltaikoa 9 zentralatik 15 zentralara pasako da heldu diren hilabeteetan. Herritarren sustenguarekin, 9kWp-ko 6 zentrala berri eraikiko dira uda huntan hurrengo 5 herrietan, teilatu publikoetan :

  • Anhauze
  • Bardoze (2 teilatu)
  • Lehuntze
  • Baigorri
  • Eiheralarre

Herri bakoitzetan antolatuko dira bilkura publikoak proiektuak hasi aintzin. Lehenago, herritarrek errezebituko dute gomita bat bilkura horrentzat eta I-ENER-en aurkezpen ttipi bat gutun baten bidez. Bilkura publikoak hurrengo egunetan eginen dira :

  • Eiheralarre : Uztailaren 17an, 20etan herriko etxean
  • Bardoze : Uztailaren 18an, 20etan biltokiaren (foyer de bardos) beherean
  • Lehuntze : Uztailaren 19an, 19etan herriko etxean
  • Anhauze : Uztailaren 25an, 20etan herriko etxean
  • Baigorri : Uztailaren 26an, 20etan Plaza Xoko-n

Proiektu horiek egingarriak izaiteko, herri horietako herritarrak gomitatuak dira I-ENER-en parte hartzea akzioak hartuz. Alabaina, I-ENER-ek Euskal Herri osoko herritarren beharra ukanen du biltzeko beharrezkoak diren 36 000 euroak 6 proiektuen bururatzeko.

Nola parte hartu? Segitu hurrengo helbidea :

http://i-ener.eus/eu/harpidetu/