+33 6 45 75 54 52 info@i-ener.eus

2014-ko Urrian, Ipar Euskal Herriko 10 herritarrek I-ENER sozietatea sortzea erabakitzen dute, hainbat hilabetez gogoetatu ostean :

  • Diagnostikoa : lurraldean kontsumitua den energiaren %99a inportatua da ;
  • Helburua : energia burujabetzaraino lehen urratsen ematea, herritarren aurrezkia mutualizatuz, energia ekoizteko unitateen alde inbertsio zonbaitzu antolatuz, energia berriztagarriak baizik ez baliatuz noski.

I-ENER-en iritziz, energia burujabetzaraino eramanen gaituen bideak tokiko lan postuak ondorioztatuko ditu, arlo estrategiko horren bertokiratuz.

Bigarren urtean, lehen emaitzak

2016-ko Udaberrian, I-ENER-ek etapa garrantzitsuak gainditzen ditu, hala nola :

  • Lehen langilea fitxatuz ;
  • UZTARITZE-n 2 zentral fotovoltaiko eraikiz.

Azken urtea, aberatsena

Hirugarren urteak I-ENER proiektuaren garapena agerian uzten du, besteak beste eguzki panel instalazioak biderkatzen direlako :

  • IRULEGI-n zentral fotovoltaiko bat ;
  • HENDAIA-n zentral fotovoltaiko bat ;
  • IZURA-n 2 zentral fotovoltaiko.

Azken urte honetan azpimarra daiteke ere I-ENER-en sarea handituz doala, batez ere inguruko lurraldeetan dauden kooperatiba desberdinekin :

  • GOIENER partaidea Hego Euskal Herrian ;
  • ENERCOOP eta ENERGIE PARTAGEE egiturak Frantzia mailan ;
  • CIRENA sarea Akitania Berria eskualdean ;

CITOY’ENR kooperatiba Midi-Pyrénées izeneko eskualdean.

Perspektiba ezinhobeak

Ondoko hilabeteetan ere buru-belarri ariko da I-ENER jadanik hainbat egitasmo programatuak direlako, 2017-ko Larrazkeneko :

  • MAKEA-n zentral fotovoltaiko bat ;
  • BIDARRAI-n zentral fotovoltaiko bat ;
  • ARROSA-n zentral fotovoltaiko bat ;

Energia burujabetzaren desafio handia mahai gainean ezarri du I-ENER-ek. Horren erdiesteko, gero eta sustengu zabalago beharrezkoa zaio I-ENER sozietateari. Herritarrek entzun dezaten dei hori!

Elkarbanatu...
Share on Facebook
Facebook
Tweet about this on Twitter
Twitter