+33 6 45 75 54 52 info@i-ener.eus

I-ENER-ek 300 bat herritar biltzen ditu

Joan den iraileko sartzetik, harpidetzak badoaz beren bidetik. Bi berri on bereziki aipatzekoak ditugu:

  • Alde batetik, akziodun kopurua handitzen doa, eta ondorioz gaur egun 320 baino gehiago gira ;
  • Bestalde, gero eta akziodun gehiagok diru ekarpena emendatzen dute.

Hala eta guztiz ere, Makea, Bidarrai eta Arrosaren proiektuak behar bezala gauzatu ahal izateko, I-ENERek 50 000 euro sarrarazi behar ditu oraindik. Zuengan kontatzen dugu xede horren betetzeko, denon lorpena izan dadin.

Makeako herria I-ENERen kapitalan sartzen

Urte amaiera honetan beste berrikuntza bat dugu: Makeako herriak aho batez 2 000 akzio bere ganatzeko deliberoa hartu du. Parte hartze hau trantsizio energetikoaren alde bozkatu zuten 2015eko Agorrilaren 17ko legeak baimentzen du.

Euro sinboliko baten truke teilatu bat uzteaz gain, Makeak beste urrats bat egiten du diru ekarpen berezi hau eginez, gutti gora behera 4 euro emanez biztanleka. Suskripzio horrek perspektiba berri batzu idekitzen dizkio I-ENEReri, hala nola espero dugu Euskal Elkargoko beste herriek horrelako engaiamenduak hartuko dituztela.

Hori dela eta, I-ENERen filosofiarekin bat egiten duen herritar guztiei dei egiten diegu, beren tokiko hautetsiei mezua pasarazteko.

Elkarbanatu...
Share on Facebook
Facebook
Tweet about this on Twitter
Twitter