+33 6 45 75 54 52 info@i-ener.eus

Azaro hasieran, herritarren energia ekoizpena bultzatzen duen I-ENER sozietateak HERRIKOA izeneko kapital inbestimendu lantegiari 40 000€-ko fondo proprioko diru eskaera bat egin dio Makea eta Hendaiako bi proiektu fotoboltaikoak diruztatzeko.
 
Azaro bukaeran, HERRIKOAk gure eskaerari baikorki erantzun du. HERRIKOA bezalako egitura baten sustengua izateak gure ekimenari indarra ematen dio. Horrezgain, bankuaren diruztatzea errestuko du.
 
HERRIKOAz gehiago jakiteko
 
HERRIKOA 1980an sortua izan den hurbileko eta elkartasunezko kapital inbestimendua egiten duen finantza tresna bat da, banku saretik kanpo dena. Lantegiaren helburua Ipar Euskal Herrian lanpostuak sortzea da tokiko aurrezki herrikoia bilduz eta diru horrekin lurraldeko enpresa txiki eta ertainen beharrei erantzutea behar dituzten finantzaketak proposatuz.
 
Bere 4600 bazkideen elkartasunezko aurrezkiari esker HERRIKOAk 300 bat enpresa sustengatu ditu eta 3000 lanpostu sortu eta indartu. Horiei 10 000 bat lanpostu inderektu gehitu behar zaizkie 290 000 biztanlek osaturiko lurralde ttipi batean.
 
2015eko urte hondar honetan, HERRIKOAk kanpaina handi bat abiatzen du 1.3 milioi euro biltzeko asmoarekin Ipar Euskal Herrian lanpostuak sortuko dituzten proiektuak diruztatzeko.
 
Kanpaina horrek urtarrilaren 31a arte iraunen du beraz zuk ere partehartu ezazu abentura handi hortan hemen klik eginez

Elkarbanatu...
Share on Facebook
Facebook
Tweet about this on Twitter
Twitter