+33 6 45 75 54 52 info@i-ener.eus

Zonbait hilabetez ikertu ondotik, I-ENER-ek gauzatu duen instalazio fotovoltaikoetarik handiena sortzen ari da. Horra proiektu horren datu nagusiak :

  • Indarra : 100 kWp
  • Inbertsioa : 150 000 €
  • Herritarren aurrezkia (I-ENER) : 50 000 €
  • 30 etxeen kontsumoa segurtatua
  • 74 CO2 tona urtero saihestuak

Proiektu horren diruztatzeko, Euskal herriko hamarnaka biztanleen aurrezkia beharrezkoa izan da. Bihotzetik eskertzen ditugu.

Milesker handi bat Hendaiako hautetsiei laguntzagatik !

HENDAIA-ko kontseilariak I-ENER-en alde engaiatu diren lehen hautetsiak izan dira. Izan ere, duela kasik 2 urte herriko teknika egoitza 25 urtez I-ENER-en esku uzteko bozkatu zuten, aho batez gainera. Geroztik, herriko etxe edo herri elkargo andana batek gauza bera egin du. Horri esker, ikerketak baita proiektuak biderkatzen ari dira.

PARTEHARTZAILE BERRIEN BILA

Ametsak segitzen du. I-ENER-k gutxienez 3 instalazio berri gauzatzeko xedea du, datorren Udaberrian, Desafio horren altxatzeko gisan, 300 herritar parte hartzaile berri bilatzen ditu I-ENER-k.

I-ENER-k berriz ere herritarren aurrezkia xekatzen du 3 proiektu horien konkretizatzeko !

Harpidetu

 

Elkarbanatu...
Share on Facebook
Facebook
Tweet about this on Twitter
Twitter