+33 6 45 75 54 52 info@i-ener.eus

HENDAIA – HERRIKO ZENTRO TEKNIKOA – 100kWp

Eguzki panel kolektiboen bidez teilatu publikoak baliatzea, ze idei argitsua!

Herritar guzieri idekia den diru bilketa

Hendaiako Herriko etxearen eta I-ENERen arteko kidetzatik sortua, diru bilketa deialdi horrek herritarrei errola aktibo bat ukateko aukera ematen die lurraldeko energia berriztagarrien garapenean. Hortarako, herriko etxeak zentro teknikoaren teilatua baliatzeko eskubidea eman dio I-ENERi helburu amankomun batekin: teilatu hori erabiltzea herritar zentrala fotoboltaiko bat sortzeko, hau da nun edonork proiektuaren kapitalan inbertitzen ahalko duen.

Hendaiako lehen kolaboraziozko energia berriztagarri proiektu ekoizpena

Hendaiako lehen kolaboraziozko energia berriztagarri proiektu ekoizpena agertu da 2016ko urte bukaeran. Herriko hautetsien eta herriko langileen nahikeriaz gauzatu izan ahal da proiektu hau. Hainbeste teilatu ikertu ondoren, lehena hautatua izan da panel fotovoltaikoak ezartzeko : Joncaux-ko herriko zentro teknikoa.

 

Hendaiako herriko etxearekin konbentzioa

Konbentzio bat izenpetu ondotik herriko etxearekin teilatua erabilia izan dadin, estudio teknikoak eta finantzarioak eginak izan dira. 2016ko abendutik goiti, 670m²-ko teilatua, panel fotovoltaikoz estalia izan da. Ekoizten du 2017ko otsailaren 10etik goiti.

Proiektuaren datuak

Datu teknikoak :

  • Instalazio potentzia : 100 kWc
  • Urteko ekoizpena : 110 000 kWh
  • Panelak : 392 modulu monokristalin Photowatt PW2500F
  • Panel bakoitzaren indarra: 255 Wc
  • Uhaingailuak : ABB

Aitzinkondua :

  • Inbertsio orokorra : 150 000 €
  • Herritarren aurrezkia / I-ENER : 50 000 €
  • Mailegua : 100 000 €
  • Salmenta aitzinikusia : 13 750 €

Zuk ere parte hartu!

Bere garapena segurtatzeko eta proiektu horren gauzatzeko, I-ENER-k akziodun berri batzu bilatzen ditu. Proiektuarekin bat egiteko gisan, harpidetu !