+33 6 45 75 54 52 info@i-ener.eus

I-ENER-en sartu

I-ENER-ek bere jarduerarako dituen diru ahalmenak, bere akziodunen aurrezki solidarioetatik datoz.

I-ENER-en sartzea, energia berriztagarrietan inbestitzeko gure ahalmena biderkatzen laguntzea da, eta, horrela, ingurumena gehiago zaintzen eta errespetatzen duen energia ekoizpenean parte hartzea da.

Gainera, bere lurraldeko ekonomian eragile izatea da, eta, lankidetzan, dinamika kolektibo eta herritar baten parte izatea da.

Nola funtzionatzen du ?

 

I-ENER-en inbestituz, ingurumenean, arlo sozialean eta finantza mailan balio emendatzeak eragiten dituen diru inbestitze bat egiten duzu :

Ingurumen mailako balio emendatzea

  • Energia berriztagarrien garapena, ondorio menperagaitzak dituzten eta kutsakorrak diren energia fosil eta nuklearraren oposaketaz, zeinen zaborren tratatzeko aterabiderik ez den.
  • Aterabidearen eraginkortasuna, energiaren produkzioa kontsumotik hurbilen izateko gisan.
  • Ingurumen bilana positiboa duen teknologiak, material berrerabilgarri eta berziklagarrien erabilpenarekin.
  • Lurraldeko energia kontsumoaren eta produkzioaren ingurumen impaktuaren ttipitzea.

Balio emendatze soziala

  • Energia produkzio ekoizbideen berjabetzea, ondasun komun eta lokal baten (ber)eraikuntza.
  • Gerlan diren lurralde edo/eta lurralde pobretatik energia importazioaren aurkako alternatiba konkretu eta errealista.
  • Euskal Herrian inbertitu duzun diruari esker, enpleguak sortzen dira, eta, modu oso konkretuan, lurraldearen garapen ekonomikoan eta kohesio sozialaren indartzean eragiten duzu.

Finantza balio emendatzea

  • Gure sozietateak erregularki lortuko dituen diru irabaziak proiektu berrien finantzamendurako baliatuko dira. « Kapitalizatua » den zure aurrezkiaren balorea urte guztiz handituko da.