+33 6 45 75 54 52 info@i-ener.eus

Gobernantza

Biltzar nagusian bozka eskubidea

Akziodun orok erabaki kolektiboetan parte hartzeko eta bozkatzeko eskubidea du. Pertsonalki edo ordezkari baten bitartez egin dezake, edo distantziarekin, korrespondentziaz edo manera elektronikoan. I-ENER SAS-en lege eta estatutuek aurreikusi baldintzetan egingo du. Daukan akzio kopurua edozein izanik ere bozka eskubidea ukango du, biltzarraren egunean edo idatzizko kontsulta baten lortzeko dokumentuen bidaltze egunean, kasuan kasu, bere kapitalaren tituluak bere izenean jarriak baldin badira.

I-ENER-ek Société par Actions Simplifiée à capital variable estatusa hautatu du.

Zuzendaritzarako talde batzordea

Zuzendaritzarako talde batzorde batek eta lehendakari batek gobernatzen dute sozietatea. Sozietatearen kide asoziatuak dira biak.

Zuzendaritzarako talde batzordea gutxienez 8 pertsonek eta gehienez 12 pertsonek osatzen dute. Batzordeko kideen artean aukeratzen da lehendakaria.

Akziodun orok zuzendaritza batzorderako bere hautagaitza aurkez dezake, hauteskunde denboran. Hauteskundeak sei urtero iragaten dira (dimisio kasuan izan ezik).

Zuzendaritzarako talde batzordean Patxi Bergara, Patrick Astruc, Jean Bessouet, Freddy Biscary, Yann Corboliou, Nicolas Duvallet, Mathieu Iriart, Stéphane Kreckelbergh, Iban Lizarralde, Bénédicte Martin, Maël Rampillon eta Benjamin Tyl dira.