+33 6 45 75 54 52 info@i-ener.eus

2016-ko Ekainaren 30an ostegunarekin, hautetsien gehiengo zabal bati esker (48 boz ALDE, abstenzio bat), herri elkargoko kontseiluak I-ENER-en aldeko deliberazio bat bozkatu du : I-ENER-ri Irulegin den egoitza teknikoaren gainean eguzki panelak ematea ahalbidetzen dio.

Garazi-Baigorri herri elkargoa eta I-ENER-en arteko loturak ez dira berriak. Izan ere, herri elkargo hautetsiek sustengu garrantzitsua eman zioten I-ENER-ri Europako GreenPlay proiektu deia eramateko gisan. Bestalde, I-ENER Lutxibordan, instalatu da,  herri elkargoko egoitzan.

Biharamunean, Beñat Arrabit lehendakaria eta Pierre Eyherabide lehendakariordeak hitzarmena izenpetu dute :

I-ENER-en ALDE, 30 AUZAPEZ BAINO GEHIAGO !

2016-ko Ekainaren 30an osteguneko pauso garrantzitsu horren ondotik, Hendaian, Makean, Uztaritzen baita Aiherran hartutako erabakiak gehituz, 30 auzapez baino gehiagok bat egin dute I-ENER-ekin, Euskal Herriko trantsizio energetikoaren gauzatzeko asmoz.

PARTEHARTZAILE BERRIEN BILA

Egitasmo hau buruilean gauzatuko litaike, herritarrengandik beharrezkoa den diru kopurua lortuz gero :

Harpidetu

 

 

 

Elkarbanatu...
Share on Facebook
Facebook
Tweet about this on Twitter
Twitter